XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euria beti ongarri balitz, eta aziak sekula ere ustelduko ezpalitu, obe al litzake?.

Nik eztakit.

Izadia, aberatsa da.

Ari eskubeteka dario bizia, etengabe ta neurri gabe.

Ba-du indar, galera bat aberastasun biurtzeko.

Ondarrak ere arentzat onurakor dira.

Ezta ezertxo ere galtzen aren galtzarrean.

Giza-langilleak eztaki zer egin ondarrekin.

Zapatariak larru-pusketakin, arotzak egur-ozpalakin.

Izadiak, aldiz, ildakoen usteldurakin ere ba-daki izaki berriak sortzen.

Erortzen eta galtzen den zernaik balio du aren lantegi jori-aberatsean.

Lantegi onetan, bizia sortzen den lantegi onetan, bada, izadiak darabilzkin elementuak, bakunak dira oso, jainkozko bakuntasun batekin.

Eta era berean, joritasun ikaragarria adierazten dute aplikazioetarako eta mota guztiko kombinaziotarako.

Aur-joku oien atzetik mundu zabal au ikusi ta besarkatu al izan duenaren begiratu zorrotza salatzen digu joritasun onek.

Zer garrantsi du, ba, auzi ontan, arkume bat bost ankakin mundura etortzea, edo gizakume batzuk konkordun sortu oi direla jakitea, edo anai siamesen jaiotzeak?.

Jainkoaren indar sortzaillea eta beronen bide arrigarriak ez al dira ontan beste edozein gauzetan bezin ondo ikusten?.

Bein predikari bat ari omen zan sermoia egiten.

Jainkoak dena ongi egiten duela erakutsi naiez omen zebillen.

Elizatik ateratzean, jende-artean bere zai omen zegoan konkordun oietako bat.

Eta bira osoa sermolariaren aurrean emanik, auxe esan omen zion irriz: Ikusten al du berorrek? Eta predikariak erantzun: Ba, ziñez, konkordun bezala, oso ongi moldaturik zaude, alajaiña!".

Irri-solasa alde bat, ba-du mamia ateraldi onek.

Izan ere, gogora dezagun pixka bat, izadiak lan ori moldatu zuaneko garaia.

Sare mee orren barnera zerbait sartu da, samar bat, koskor bat, eta orren erruz bear etzena sortzen da, desordenu ikaragarri bat, alegia.

Makiña batean arri-koskor bat eror badadi, makiña beingoan gelditu egiten da.

Baiña izadia eztago zure makiña orren gisa antolatua, molda-erreza da, ba-daki oztopo orren gaiñetik jauzi bat egiten, eta oztopo ta guzti gizona moldatzen digu.

Gaizki egiña ateratzen zaio, ordea, ihardesten didazu.

Gizarteko ar-emanetarako gaizki, baiña izadiak eztu orrekin zer-ikusirik.

Izadiaren lana danez, beste edozein lan bezin arrigarria dugu au.

Orduan Jainkoak ez al du izaki gaizki moldatu oien ardurarik?.

Bai, noski, baiña orain ez gera ari Jainkoaren Arduraz.

Izadiaren langintzaz ari gera, eta guk dioguna da, konkordun bat, izadiaren lana den aldetik, arrigarria ta miresgarria dela, aren lan guztiak bezala.

Munduko egokitasunak Jainkoa ba-dela erakusten digu.